XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...), pena arrasto bat sentitu zuen Mariak, baso bat esne hartuko zuen harekin eta segidan aterako zen, erabaki hartaz jeiki zen silatik eta galtza txuriak bilatu zituen, non sartu zituen?, komoda gaineko arropak besarkatu zituen eta ohe gainean zabaldu zituen, han ziren, zimur-zimur eginda, aldrebeski jantzi eta bere gelatik atera zen.
Muturra garbituta sukaldera sartu zelarik, ama bere txokoan jarrita nabaritu zuen, erdi-agurtu zuen baina harek ez zion deus erantzun, bere basoa jasoz bezperako esneaz bete zuen eta irratia instantean ematen ari zen notiziari erreparatu zion:
Espero ez zuena, amak erreakzionatu zuen, parrezka hasi bait zen, parre eroa harena, akaso Mariaren hitz sinple haiek nolarebait grazia egin ziotelako, akaso gelditzen zitzaiola uste zuen azkeneko alaba hura mintzatzen entzuteagatik soilik - (...).